Artikulu hau erdi-babestua dago. Erabiltzaile anonimoek ezin dute aldatu.

Wikipedia:Txokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lasterbidea:

Emblem-search.svg

edo arakatu artxiboan >>

Gehitu atal berria
2018ko urtarrilaren
17a
Asteazkena
20:49 UTC
Wikipedia-logo-v2-eu.svg
Euskarazko Wikipediak

287.792 artikulu ditu.

Animo! 12208 artikulu falta zaizkigu 300.000ra iristeko.


Zer falta da nire jakintza eremuan?[aldatu iturburu kodea]

Petscan eta Massviews tresnen inguruko artikulua idatzi dut EWKEren blogan. Hemen duzue, edozein galdera, egin lasai. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:26, 21 azaroa 2017 (UTC)

Adibide batzuk gehiago:

-Theklan · Eztabaida · E-maila 19:28, 21 azaroa 2017 (UTC)

Mundiala! Eskerrik asko Ksarasola (eztabaida) 11:15, 22 azaroa 2017 (UTC)
Primeran! Badakigu non egin lan.... -Josu (eztabaida) 18:01, 2 abendua 2017 (UTC)

Nabarmendutako artikuluak[aldatu iturburu kodea]

Zerrenda handia dugu nabarmendutako artikulu izateko itxoiten... norbaitek hartu nahi al du hori antolatzearen ardura? Nik ezinezkoa dut, baina egin behar da! -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:40, 1 abendua 2017 (UTC)

Kontua prozedura argitzea da, bozketaren gaia... Bestalde, beste behin edo bitan esan dudan bezala, txantiloien sistema bihurria du, hori ere nola erraztu ikusi behar da. Ni prest nago hau mugitzeko, honela ikusten dut:
  • Ebaluaziorako irizpideak (gehiago) zehaztu, nabarmenduen arteko diskordantziak ez egoteko: orain dauden irizpideen garapena.
  • Bizpahiruren artean nabarmenduak ebaluatzeko ardura hartzea: hasieran, bakoitzak hiru artikulu hileko. Bizpahiru hilabeteren ondoren, erritmoa lasaitu.
  • Hilean behin (hurrengo urtean, bihilean behin izan daiteke) nabarmendu izateko aukeratuak Txokoan aurkeztu, eragozpenik inork izango balu.
  • Eragozpenik eta desadotasuna badago, bozkatu.
Era horretan, hiru hileren buruan, zerrenda normaldu egingo genuke. Zuzenketak egiteko prest gehiago bagaude, gauzak arinago izango dira.-Iñaki LL (eztabaida) 23:55, 1 abendua 2017 (UTC)
Ni prest nago ikusten ditudan artikulua, bereziki Hezkuntza Programarekin landuko direnak, proposatzeko ondo badaude. Txantiloiena ados, orain oso korapilotsua da egindakoa eta bestela egin beharko genuke. Begiratu dezaket nola egiten duten beste Wikipedia batzuetan eta proposamen bat ekarri hona. -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:12, 2 abendua 2017 (UTC)
Ingelesezko WPk artikuluen mailakatze sistema oso landua du, gu ez gara horretara helduko, ezta merezi ere, baina tarteko kategoria bat sortu nahiko bagenu, balioztatutako artikuluak edo horrelako zerbait (edo 'bikainak' kategoria bat sortu), eztabaida honetan erabaki behar da, hezkuntzarako eskuliburuak orain itzultzen ari baikara, eta argitaratu baino lehen behin betikoa edukitzeko. -Iñaki LL (eztabaida) 09:32, 2 abendua 2017 (UTC)
Aurrekoan {{Artikulu ona}} sortu nuen, nabarmendutako artikulu gisa zeuden batzuen maila jaisteko, Txokoan egondako eztabaida jarraituta. Subjetiboa izan da orain arte, batez ere erreferentziarik ez duten artikuluak sartuz. -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:36, 2 abendua 2017 (UTC)
Adibidez galizierazko Wikipediak darabilen sistema sinplea iruditzen zait. Proposatu artikulu bat, bertan eztabaida bat jarri (argazkiekin egiten den bezala) eta X boto baldin baditu (denbora batean, gehituko nuke) edo denbora hori pasata botoen 2/3 baldin baditu alde, nabarmentzen da eta kitto. Irizpide batzuk zehaztu beharko lirateke, baina iritziak emateko aukera ere dagoenez, gauzak zuzentzeko aukera dago. Katalanez ere antzeko sistema darabilte. Gaztelaniaz ikusi dut 6 boto behar direla nabarmentzeko. Sistema berdinaren pean erabaki daiteke ere artikulu bat "Artikulu ona" den, katalanez horrela egiten dute: nabarmendutako, ona edo bat ere ez bozkatzeko aukera dago. -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:48, 2 abendua 2017 (UTC)

Aldaketa osoa egin dut sisteman. Uste dut orain ulergarriagoa dela, eta errazago dela bozkatzeko. Ekarpenak egiteko badaude, bikain, nik Galiziako sistema jarraitu dut, sinpleena iruditzen zait. Hobekuntza batzuk ditu, estetikoki eta botoien aldetik. Lehenago proposaturiko hainbat artikulu zeuden, bakoitzak jakingo du zeintzuk proposatu sistema berriarekin, eta agian proba batzuk eginez esaten didazue ondo dabilen, hobetu daitekeen...

Eskerrik asko hau behintzat mugitzearren. Orain proposatzen duzun sistemak badu lasterra izatearen abantaila. Hala ere, niretzat bozketa sistemak ahuldade nabarmenak ditu. Arbitrarioa izateko arrisku handiak ditu, oraingo argazkien lehiaketa bezala: azkenean gustuko dut / ez dut gustuko motako hautua egitea. Nik proposamena egin nuen irizpide batzuk finkatzeko, baina jendea ez dirudi horren alde zegoenik, eta irizpide lausoak daudenean, arriskua da hautaketaren azken emaitza honen baitan geratzea:
a) Gaia gustuko dut / ez dut gustuko
b) Gaiaren tratamendua gustuko dut / ez dut gustuko
c) Artikulua egin duen lankidea gustuko dut / ez dut gustuko
Beraz, beharrezkoa da irizpide sendo batzuk egotea azken emaitza huts-hutsean bozketaren baitan ez geratzeko. Lehenengo irizpidea hau da: proposatzen duenak bozka dezake? Orain adibidez argazkietan nork bere argazkiari bozkatzen dio askotan, distortsio boto bat azken finean: zenbat behar da hautatua izateko? Hiru? Lau? Bere garaian, hori finkatzen saiatu nintzen, baina gaia airean geratu zen (eperik ere ez baitago bozkatzeko, eta azkenean gehienak ateratzen dira). Nork bere buruari botoa ematen badio, bi, edo hiru.
Argazkiena peccata minuta izan daiteke, baina nik behintzat gogoz eta konbentzimenduz egiten ditut artikuluak, nabarmendua izateko zerrendan gehinean nireak diren asko daude, eta nik behintzat eztabaida dagoenean irizpide batzuetan oinarritzea nahiko nuke, ingelesezkoan egiten den bezala. Erreferentziak zenbat aldiz agertu behar dira? Iturri bat aipatuta nahikoa da? Neronek osatuko dut eztabaidaren oinarriak izango diren irizpide batzuk (oraingoen garapen bat) eta hona ekarriko ditut hurrengo egunetan horiei azken erredakzioa emateko. 'Artikulu ona' ere definituko dut. -Iñaki LL (eztabaida) 22:30, 2 abendua 2017 (UTC)
Ados egonda, nagoela, horrek ere baditu bere arriskuak: irizpideetara egokitzea askotan oso zaila izan daiteke, eta denok pentsa dezakegu kalitate nahikoa duela. Ez dakit azaltzen naizen. Irizpideak, egotekotan, egon behar direla, baina egotekotan, nahikoa zabalak izan behar dira egoera ezberdin askori eusteko. Katalanez ikusi dudanez nahikoa da jendearen ekarpena, eta bai/ez botoaz gain asko erabiltzen da iruzkinen aukera, artikulua hobetzeko irizpideak emanez. Beraz, bai, ekarri proposamen bat nabarmendutakoa izateko. Eta bestetik, sistema bera orain egin dudan moduan utziko nuke (teknikoki). Gero bozketa nola egin definitzea beste kontu bat da. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:34, 2 abendua 2017 (UTC)
Nik ez nuke esango irizpide zabalak, esango nuke gutxienezkoak. Ez gara ari artikulu batean ekarpenak egiteaz, hor libre zara WP arau orokorren arabera jokatzeko, baizik eta nabarmendua izatea. Botoan arbitrariedadea egoteko aukera ez zait gustatzen. Gutxienezko irizpideak segurtasuna dira, eta segurtasuna konfiantza. 'Artikulu ona' definitu nahi badugu, nabarmendura heltzen ez dena izenda dezakegu, iruzkin egileek hala adosten badute. -Iñaki LL (eztabaida) 22:56, 2 abendua 2017 (UTC)
Beste iritzirik, Xabier Cañas, Xabier Armendaritz, Euskaldunaa, Oraina, Lainobeltz, MerZab... -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:19, 3 abendua 2017 (UTC)
* Bozketa sistemari dagokionez: Nabarmendutako artikuluak bozkatzeko orria gustukoa dut: zerrenda argi ikusten da, eta artikulu bakoitzerako lotura, momentuko botuak eta artikulu horren bozka emateko loturak argi ikusten dira. Artikulu zehatz bat bozkatzeko aukeratuta (adibidez Wikipedia:Bozketak/Nabarmendutako artikuluak/Proposamenak/Marina Tsvetaieva agian ez da hain argi ikusten: bozkatu botoiak orria berriz kargatzen du, eta honek nahasmena eragin lezake, botoia sakatuta bozkatu daitekeela pentsaraziz.
* Irizpideei dagokionez: uste dut irizpide orrian nahiko argi daudela. Orri horretako irizpideak banan-banan ebaluatuz gaia/tratamendua/egilea gustuko dut/ez dut gustuko arazoa ekiditen da; ebaluatzen dena kriterio bakoitza betetzen den ala ez da. bozketa orriko hasierako taulan, bozketa atalaren aurretik irizpideak atala gehituko nuke, irizpideen orrirako loturarekin edo taulan bertan irizpideak ezarrita.
* Artikulu onak klasifikazioari dagokionez: hau ez dut oso argi ikusten: printzipioz, nabarmendutako artikulu izateko proposatzen den artikulu bat artikulu ona izan behar dela suposatzen dut, zeinak nabarmendua izateko kriterio guztiak betetzen dituen ala ez. Nik neuk nabarmendutako artikulu izateko bozkatzen direnak eta nabarmendu izateko kriterio guztiak betetzen ez dituztenak artikulu ontzat emango nituzke, kontrako arrazoirik eman ezean. Adibidez, Baserri artikulua ez nuke nabarmendutzat bozkatuko (4 erreferentzia artikulu luze batean, eta hainbat erreferentzia behar etiketa) baina bozketa bukatzerakoan eta nabarmendutzat ematen ez bada automatikoki ontzat emango nuke, inork aurkako arrazoirik eman ezean.-Lainobeltz (eztabaida) 15:26, 3 abendua 2017 (UTC)
Oro har bat nator Lainobeltzekin, ñabardura hauek gaineratuta:
  • Sailkapen berriari dagokionez: hobe genuke artikulu nabarmendua egitura erabiltzea, eta ez nabarmendutako artikulu. Horrela, artikulu onak / nabarmenduak genuke, adjektibo baten aldea legoke bien artean, eta sailkapen koherenteagoa litzateke.
  • Irizpideei dagokienez: ni ere oraingoak aski direlakoan nago, ez dut hor gustu konturik ikusten. Sei irizpide argi eta objektibo samar dira (dudarik gabe, zehatzagoak eta objektiboagoak izan litezke, baina ez diot abantailarik ikusten xehetasun luzeetan sartuta jarraibideak korapilatzeari); artikulu batek seiak betetzen baditu, badu nabarmendua izateko aski merezimendu, bestela ez. Eta artikulu onen sailkapenean sartzeko ere, irizpide horiek berak jarriko nituzke, bi bakarrik ikusten ditut barkagarri: luzerarena eta erreferentziaz hornitua izatearena. Beste laurak (ondo idatzia izatea, neutrala izatea, itxura zaindua izatea eta wikituta egotea) ezinbestekoak ikusten ditut artikulu onak multzoan sartu ahal izateko, eta lau irizpide horiek artikulu bat ontzat kalifikatzeko ezinbesteko baldintzak direla jarriko nuke dagokion tokian.
Gainerakoan, bikain iruditzen zait artikulu nabarmenduei bultzada hau ematea eta artikulu onen kategoria sortzea. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2017-12-03, 16:22 (UTC)
Lainobeltzek esaten duenarekin bat nator ni ere. Proposamen eta bozketa sisteman zegoen nire ustez nahasmen handiena baina hori askoz argiago ikusten dut Theklanek egindako bozketa sistemarekin. Irizpideak nahikoak eta argiak direla iruditzen zait. Zehatzagoak izan daitezke, noski, baina gauzak arau gutxirekin eta errazekin funtzionatzerik badute, askoz hobeto (Kiss). Bai gogoraraziko nukeela, bozketa orrialdean agian, zeintzuk diren irizpideak, bozkatzeko unean presente izateko. Bestalde, uste dut norberak irizpideen arabera bozkatzen duela, eta ez gaia gustuko izan ala ez, sinpatia pertsonalen eta horrelakoen arabera. Ez dut uste nabarmendua izatea merezi duen artikulu bat inork fe txarrez aurka bozkatzeko denbora hartuko duenik. Azkenik, azkenaldian azaleko asteko artikulu nabarmenduak jarri izan ditut Euskaldunaarekin batera, eta ikusi dut Artxiboan ditugun gehienak NA izateko prozedurarik ez dutela pasa. Hor sekulako garbiketa/eguneraketa egin beharko litzateke.-Xabier Cañas (eztabaida) 18:39, 3 abendua 2017 (UTC)

Jarri ditut bozkatzeko irizpideak (gauzatxo bat laburtuta) eskubian. Nire ustez horiek ere nahikoak dira, baina Iñaki LLk agian badu beste proposamen bat, hori gehiago zehazteko. Beti bezala, hemen ezer ere ez da definitiboa. Botoiaren kontua aipatzen duzu Lainobeltz eta egia da ez dela intuitiboena, baina uste dut horrela argiago dago hor egin behar duzula klik eta sinatu. Ari da Wikimedia Fundazioa botoi automatiko bat garatzen, baina oraindik Metan baino ezin da erabili, ziur laster dela gure artean. Aipatzen duzu garbiketa bat egitea Xabier Cañas eta oso ados nago. Orain arte zeuden batzuk horregatik pasa nituen artikulu ona izatera, ez dutelako inondik inora irizpiderik betetzen. Nire ustez garbiketa hori egitea bigarren pauso bat izan daiteke, jada zeuden artikulu batzuk berrikusiz. Azkenik, Xabier Armendaritz, "Artikulu nabarmena" jartzearekin ados nago, baina ez al da liada handiegia orain? -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:25, 3 abendua 2017 (UTC)

Hasieratik pentsatu izan dut nabarmendutako artikuluak → artikulu nabarmenduak aldaketa egin behar zela, baina hain lan handirako etekin txikiegia iruditzen zitzaidan. Orain, ordea, artikulu onak kategoria sortzen badugu, behar-beharrezkoa ikusten dut aldaketa, bi kategorien izenak egitura bera izateko: izena + adjektiboa. Nahiz eta hasieran kode guztia aldatzen lana emango digun, gero koherenteagoa eta erabilerrazagoa izango da. Gainerako guztian, Theklan, ados zure azken mezu horrekin. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2017-12-03, 19:ra34 (UTC)
"Artikulu nabarmendua" - "Artikulu ona" bikotearekin erabat ados. Goian adierazi eta atal honetan aipatu bezala, "Artikulu ona" merezimendu handikoa izanagatik nabarmendu izatera heltzen ez den artikulua ikusten dut. "Artikulu nabarmendua" lortzeko gutxi falta denean, aholkuak eman dakizkioke, bestela "Artikulu on" utzi. Theklanek jarritako interfazean lehenengo teklan ondo doa, bigarrenean (behin barruan gaudela) Bozkatu botoia ez dabilkit niri behintzat, goian aipatutakoa.
Bozketa hutsa arriskutsua iruditzen zait inondik ere, eta orain arteko irizpideak ez dira nahikoak, pobrea geratzen da nire ustez bertan agertzen diren irizpideak baino aspirazio handiagorik ez izatea. Aldeak handiak izan daitezke bikaintasuna duen artikulu baten eta artikulu gutxi gorabehera on baten artean, eta orain arte irizpideen zakuan biak sartzen dira: horren lekuko dira orain arteko artikulu nabarmenduak. Horregatik zorroztu ditut irizpide horiek, aurrekotik abiatuta, eman begiratu bat. Wikipedia gero eta definizio handiagoa hartzen joango da, hori Wikipedia guztietan gertatzen da, kalitate maila ere altuagoa, eduki eta forma aldetik, irakurleen eta gure Wikipediaren onerako.
Bestalde, nazioarteko mugimendu batean gaude, une honetan Hezkuntzako eskuliburuak itzultzen gabiltza, eta bertan Wikipediako arau orokorrez gain, mailakatze eta ñabardura hauek guztiak agertzen dira. Guk ez ditugu denak jarraitzen inondik ere (Stub, Start Class, C-Class, B, B+, A, etab.), egokitzen ari naiz, baina nire ustez egokiera ederra da, Hezkuntza programako erronka aurrean dugula, irizpide horiek fintzeko. Irizpideak fintzea ez da proposamen teoriko bat, nik artikulugiletzat daukat batez ere niri burua Wikipedian, eta ontzat daukat artikulua eredugarri izatera heltzeko nahia izatea, bestela artikulu ona ere izan daiteke. Egiaztagarritasuna ere onduta dago ia, ea hurrengo egunetan.-Iñaki LL (eztabaida) 22:21, 3 abendua 2017 (UTC)
"Artikulu nabarmenduak" aldaketa egin dut, uste dut guztia mugitzea lortu dudala, baina baliteke ezetz. Zerbait ikusten baduzue, aldaketa egin. Artikuluak txantiloi bidez kategorizatzen zirenez, atal hori erraza izan da. Bestetik ikusi dut botoiarekin dagoen arazoa eta saiatuko naiz konpontzen, zerbait intuitiboa lortzen.
Iñaki LL, lan ona, eta arrazoia duzu, kalitatea geroz eta gehiago baloratuko dugun zerbait da. Aurreratzen dizuet informatika fakultateko bi ikasle hasiko direla ikerketa bat egiten A, B, C+ eta sailkapen hori egiten duen ORES teknologiari euskara irakasteari buruz. Agian laster izango dugu horrelako zerbait martxan (edo agian korapilotsuegia da eta ez dugu izango). Bitartean, idatzi dituzun irizpideak oso egokiak iruditzen zaizkit. Baina, eta hor bai diskrepantzia oso txikia dugula: bozketa ikusten dut gure komunitatearen tamaina eta harremanak ikusita dagoen sistemarik onena. Bestea litzateke komite moduko bat osatzea, lan hori hartuko duena, baina orduan behar duzu komite horrek babesa izatea eta nolabaiteko arbitrazio talde bat, komitearen eta idazleen artean egon daitezkeen gaizki ulertuak saihesteko. Eta gure komunitatea ez da hain handia. Nire ustez bozketa sistema hobetzearekin, gauzak argiago jartzearekin eta kalitate estandar batzuk ezartzearekin badugu nahikoa lan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:37, 4 abendua 2017 (UTC)
Eskerrik asko Theklan. Nabarmendua artikulu gorena da, inor ez da behartzen hura egitera, baina ez du inposiblea behar, nire ustez baloraziorako irizpide zehatzak behar ditu (eta hala ere ez dira zehatzegiak adierazi ditudan bezala). Bat nator zurekin, komunitate txikia gara, eta arintasun konpromiso bat behar dugu; beraz, bozketarena ondo iruditzen zait, baina oinarri batzuk behar ditu, besterik ez bada eztabaidak/desadostasunak, baleude, subjektiboak izan ez daitezen (gustuko dut / ez dut gustuko), eta bai puntu konkretuen inguruan.
Orain arte, lankide batek (bi Xabierrek batez ere, uste dut) zuzendu egiten zuen artikulua artean gabezi batzuk bazituen, ez dakit hori zertan geratzen den, proposatzaileari aholkuak eman eta berak alda ditzala? Ala norbait egongo da zuzenketak egiten orain arte bezala (adibidez, gramatika akatasak, ulertzeko zailtasunak...)? Konpromiso bat da hori, lana da. Bestalde, bozketarako epeak zenbatekoak izango dira? Proposatzaileak bozka dezake? Arrazoizkoa dirudi nork 'bere' artikuluari bozkatzen badio, beste hiru boto behar izatea aurrera ateratzeko.
ORES sistema beharbada bihurriegia da gurean aplikatzeko. Badirudi nik batez ere egindako Nafarroaren konkista artikuluari hori aplikatu diotela, eta (buruz) "Start class" dauka (sic), eta ez dakit hainbeste behar dugun ere. Nik eskuliburuan sinplifikatu egin dut, "Artikulu ona" sartu dut edo sar dezaket, hezkuntzako eskuliburua praktikoa izan dadin, baina ezin gara berrikusten aritu denbora guztian. Sistema (Meta edo Translatewiki) motela da, eta ez du asko laguntzen, ez baitu automatikoki eguneratzen, eta itzulpen memoria ez da onena). --Iñaki LL (eztabaida) 10:35, 4 abendua 2017 (UTC)
Nire ustez proposatzen duenak bozka dezake, agian artikulua ez duelako berak egin, edo batek baino gehiagok egin dutelako. Artikuluak ez dira izaten, askotan, pertsona bakar baten lana. Horregatik uste dut boto kopuru bat lortzea eskatu behar dela (5, 6...) baina proposatzen duenak bere botoa eman dezakeela, noski.
Bestetik, ORES sistema erlatiboa da. Esaten zaio zer den %100 eta horren arabera erabakitzen du zer den hori baino gutxiago. Esperimentala izango da, baina saiatuko gara datu batzuk eskuratzen hortik (ea ea ea). -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:47, 4 abendua 2017 (UTC)
Eskuliburuetan zirt edo zart egin behar dut horri buruz, "Artikulu nabarmendu" eta "Artikulu ona" aipatuko ditut (segmentuka egiten den itzulpena ez du sortzailea izateko aukera handirik ematen, baina saiatuko). Goazen probatzera bozketa sistema. Hala ere, aurreko esperientziatik dakigu gutxi bozkatzen zela, eta argazkien lehiaketa (gustuko dut / ez dut gustuko) ez dut uste izan daitekeenik inondik ere baliozko eredua artikuluak baloratzeko. Hala ere, nik lana hartu dut irizpideak zehazteko, baina ezin ditut nik aldatu, blokatuta baitago. Uste dut lehendabizi irizpideak eguneratu behar direla. -Iñaki LL (eztabaida) 15:59, 4 abendua 2017 (UTC)
Aldatu diot babesa! Jada aldatzea posible da. Bestetik, bozketekin, ea banner bat goian jarrita edo lortzen dugun jendeak parte hartzea, ezta? Galizierazkoan horrela egiten dute eta uste dut erantzuna badutela. Asteko argazkiarekin ere probatu dezakegu sistema ere batzen, eta bozketen eredua sinpletzen... Txokoa/Komunitatea eta horrelakoen inflazio garai batean sortu zen sistema guzti hau, eta gehiegizkoa dela uste dut. -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:19, 4 abendua 2017 (UTC)

Gauzak sinpletze aldera, bi bozketa nagusien sistema estetikoki eta ereduan berdina egin dut, eta itxoiten zeuden argazki batzuk kendu, hilabeteak eman dituztelako bertan inork bozkatu gabe. Sitenoticen ere jarri dut bozketa sistema gaurkotu dugula, ea horrela norbait animatzen den egitera. Wikipedia:Bozketak ere aldatu dut, bi banner jarrita goian, eta helbideak ere aldatu ditut, bietan Wikipedia:Bozketak atalaren azpian egon daitezen. -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:38, 6 abendua 2017 (UTC)

Looks good! Argazkienaz, pozez ikusi dut azkenean epea eta boto kopurua argitu dela. Hala ere, nork bere buruari bozka diezaiokeen zehaztu beharko litzateke. Nik ezezkoa esango nuke, (ia) inon ez baita hori onartzen arau orokor gisa, distortsio boto bat da funtsean. -Iñaki LL (eztabaida) 23:03, 7 abendua 2017 (UTC)
Kontua da argazkiak proposatzen dituena eta bozkatzea ez dela gauza bera. Artikuluekin berdintsu gertatzen zaigu: artikulu bat ez du pertsona bakar batek garatzen, eta parte hartu duten guztiek ezin badute botoa eman, boto-emailerik gabe geratzen gara. Agian igo daiteke 1 eta 6 boto behar izatea. Ulertzen dut diozuna, baina soluzioa gurean ez da oso sinplea. -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:08, 7 abendua 2017 (UTC)
@Theklan:, bai tira, zintzo esateko, argazkietan ez dago dudarik: pertsona batek egiten du eta, beraz, proposatzailea eta egilea berbera izan daiteke. Irakurri dudanez, hilabeteko epea dago argazkietan; bada, bozketari zentzu eta gatz pixka bat emateko egileak parte hartzen baldin badu, aldeko bost boto izatea (benetako lau); negatiboak, berriz, kendu egingo luke boto bat; neutrala gehiengoari lotzen zaio. Era honetan, zentzu eta gatz pixka bat ematen dio bozketari.
Garrantzitsuagoa da nabarmenduen bozketa; nik probaldi bat irekiko nuke bozketa sistemarako (niri boto sistema ez zait oso fidagarria iruditzen "artikulu nabarmendu" bat aukeratzeko): jendea hurbiltzeko denbora gehiago utziko nuke, bi hilabete. Egile izateari dagokionez, nahikoa izango litzateke ikustea byte aldetik argi eta garbi lankide nagusietako bat den edo ez, eta bost aldeko boto izatea (argazkien berdina). Kontrako botoa emanez gero (goian proposatu dudan sistema berdina), azalpen bat uztea. -Iñaki LL (eztabaida) 20:23, 9 abendua 2017 (UTC)
@Iñaki LL: ez dakit zer duzun bozketen aurka. Bozketa bidez ere aukeratzen dira beste Wikipedia batzuetan. Azaltzerik? -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:24, 9 abendua 2017 (UTC)
@Theklan: Argi dago, ezta? Labur esateko: kantitate vs kalitatea, iritzia vs irizpidea. Zuk ezagutu duzu gure aurreko sistema. Orain Nabarmendu izateko proposatutako artikulu askok ez dituzte gertutik ere bete Nabarmendu izateko irizpideak: paragrafoak bereizi gabe, ortografia/gramatika zuzendu gabe, batzuk erreferentziarik gabe tarte luzeak edukita, sarrera esaldi solteak, etab. Nik ez nuke inondik ere Nabarmendu aukeratuko gainetik ikusita bazpare beste Wikipedietara joatera gonbidatzen nauen ezer. Horretarako, jarri ditugu "artikulu onak". Hala balegokio. -Iñaki LL (eztabaida) 22:38, 9 abendua 2017 (UTC)
@Iñaki LL: Iritzi ezberdinak ditugu nabarmentzearen inguruan, bistan da. Zuk adibidez "kontra" bozkatu duzu berez "iruzkin" edo "neutral" gisa diren batzuk. Eta zuzenketak beti egin daitezke gehiago, 10 batera iristea ezinezkoa da. Baina bikain 9 batekin lortzen dela gogorarazi nahiko nuke. Bozkatzea sanoa da, beste alternatiba da "adituen batzorde" bat eratzea, baina gure komunitateak ez du aukerarik ematen horretarako. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:41, 9 abendua 2017 (UTC)
Hori non dago ezarrita? Artean definitzen ari gara funtzionamendua! Ikus goian nire komentarioa. Nik koherentzian bozkatu dut. Adituen batzorderik ez da behar irizpideen arabera bozkatzen bada. Niri ez zait onartzekoa iruditzen Nabarmendutzat jotzea zuzentzailea ere pasa ez zaion artikulu bat. Uste dut geure irudia degradatzen dugula, euskal irakurleari eta geure buruari begira. Ona bada baina artean gabeziak badaude, "artikulu ona" jarri eta kitto, eta irizpide guztiak betetzen direla dirudienean, berriz proposatu. -Iñaki LL (eztabaida) 22:50, 9 abendua 2017 (UTC)
@Josu:@Lainobeltz:@Xabier Cañas:@Xabier Armendaritz: @Aitzolete:@MerZab:@Euskaldunaa:@Marklar2007: @Gorkaazk:@Ksarasola:@Xirkan:@Janfri: @Assar:@Sikret8:@Aihotz: Irizpide bat falta bada, @Theklan: zuk aipatutako iruzkinarena nire ustez funtziona dezake irizpide BAT zintzilik geratzen baldin bada, bestela hondorik gabeko zaku handi bat ireki dugu, txeke zuri bat eta sistema inkongruente bat (finean disfuntzionala), orain ikusten ari garen bezala, non gehiago dirudien talde erritual bat, benetako bozketa bat baino, eta uste dut Wikipedia justu horren kontrako aldean dagoela (ez gaizki ulertu, lankideak elkarrekin harreman ona izatea, lankidetzan aritzea, da onena eta desiragarria!). Onena da artikulua prest dagoenean, jarri eta listo, eta zeozergatik heltzen ez bada, iruzkina jarri, edota "artikulu ona" izan daiteke. -Iñaki LL (eztabaida) 10:26, 10 abendua 2017 (UTC)

──────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────── Eztabaida ikusita, artikulu nabarmenduak izendatzeko bideari dagokionez, bi irtenbide daudela iruditzen zait: edo orain arte bezala wikilari guztiek parte har dezaketen bozketen bidez izendatzen dira, edo bozketa bidez batzorde bat hautatzen da, aurkezten diren hautagaien artean artikulu nabarmenduak izenda ditzan. Ez daukat batere garbi zein den irtenbide onena. Izan ere, bi irtenbideek dituzte abantailak eta eragozpenak. Artikulu nabarmenduak wikilari guztien artean hautatuz gero, wikilarien parte hartzea bultzatzen da, baina era berean nabarmentzeko irizpideak zorrotz ez betetzeko arriskua areagotzen da. Batzordearen alde egiten bada, irizpideak zorrotz betetzea errazago izango da (nahiz eta erabateko bermerik ere izango ez den), baina wikilarien parte hartzea txikiagotzen da.

Beharbada, bozketa egin beharko litzateke, artikulu nabarmenduetarako zein hautabide hartzen dugun erabakitzeko. Batzordearen irtenbidearen alde egiten bada, hiru laguneko batzorde bat izango litzateke egokiena, nik uste: zenbaki bakoitia izanik, berdinketarik izatea zailagoa da, eta kopuru txiki horrekin erabakiak azkar samar hartuko dira. Ni neu oraintxe lanez lepo nabil wikipediagintzatik kanpo... beraz, bizpahiru hilabete barru arte (gutxienez), ez dut askorik parte hartuko gai horretan. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2017-12-10, 11:36 (UTC)

Badirudi kontua zorroztasun mailan dagoela. Denok daukagu argi artikulu batek nabarmendua izateko irizpide batzuk bete behar dituela; beste kontu bat da irizpide zehatz bat betetzen den ala ez esateko zorrotzago ala malguago izan. Alde batetik, zenbat eta zorrotzago, artikulu nabarmenduak kalitate handiagoa izango du, baina bestetik, nabarmenduen kopurua txikiagoa izango da.
Bozketa orriko definizioaren arabera,
« Artikulu nabarmenduak Euskarazko Wikipedian dauden artikulurik onenak dira, Azalean agertzeko aukera izan dutenak.  »

.

Hemen artikulu nabarmenduen bi ezaugarri nagusiak aipatzen dira: artikulu onenak izatea, eta azalean agertzeko aukera izatea. Eta puntu bi hauen arteko ekilibrioan ezarri beharko litzake, nire ustez, zorroztasun-malgutasun ekilibrioa.
Demagun, adibidez Eguzki-sistema artikulua (nik neuk nabarmentzeko aldeko botoa eman diodana). Artikulu hau nire eritziz luzera egokiduna, sarrera egokiduna, ondo idatzia (nire exijentzia mailan behintzat, ez naiz honetan adituena baina behintzat ez dut begira minik egiten duenik aurkitu), neutrala eta itxura zainduduna da. Zorroztasun maila artikulu honi aurkako botoa emateko besteko mailara jasotzen badugu, artikulu honi azalean agertzeko aukera kentzen diogu. Hau niri larregikoa iruditzen zait: uste dut onura gehiago ekarriko diola Euskal Wikipediari aipatutako artikulua azalean agertzeak (kalitate maila bat eta interes altua daukalako) honen ordez nabarmen izateko irizpideak 10 batekin gainditu eta interes (irakurle) gutxiagoko artikulu bat ezartzeak baino. -Lainobeltz (eztabaida) 15:09, 10 abendua 2017 (UTC)
Niri oraingo bozketa sistema gustatzen zait eta dagoen horretan utziko nuke. Artikulua proposatzen duen lankideak iruzkinean argumentuak eman behar ditu eta irizpideak betetzen duela defendatu behar du bertan. Argiago jarri behar da hori? Jar bedi. Hor dagoeneko badago lehenengo filtroa, aurreko sisteman {{NA onarpena}} betetzearen parekoa. Bozketan, norberak baloratu behar du benetan irizpideak betetzen diren eta artikulua interesekoa ote den. Finean, aurreko sistemako pauso berdinak dira, baina oraingoa errazagoa eta bermatzaileagoa da: aldeko botoak 2/3 behar dute izan eta 5 gutxienez. Norbaitek ez badu artikulua baloratu irizpide guztien arabera (ortografia, luzera, kalitatea, erreferentziak, wikituta...) ez dezala bozkatu; badu hilabete bat bozketa itxi bitarte. Batzordearen kontua nik uste dut ez duela funtzionatzen gurea bezalako komunitate txiki batean; gure neurrirako jantzia behar dugu, hori baita funtzionala izatea: printzipio gutxi, erraz, argi eta denbora galtzera eramaten ez dutenekin ahalik eta artikulu hoberenen aukeraketa egitea onargarria litekeen denbora batean. Oraingo prozedurarekin hori, aurreko hori bermatzeaz gain, denok gara parte eta denok partekatzen dugu ardura. Bide batez, aipatu duzuen Eguzki-sistema, uste dut gaur egun kalitatezko bezala ditugun asko baino dexente hobeto dagoela.-Xabier Cañas (eztabaida) 17:50, 10 abendua 2017 (UTC)
Errazena da dudarik gabe norberak irizpideak irakurri eta, betetzen dituela uste badu, proposatzea, hartu zeorrek zama eta ez besteei pasa, hori da errazena, zuzenena eta komunitateari gauzak arintzeko dagoen modua. Inor ez da behartzen nabarmendura artikulu bat bidaltzera. Eguzki-sistemak ortografia erroreak zituen, eta hori zuzentzailea pasa besterik ez da: norberak egin dezake proposatu baino lehen. Irizpideak betetzen dituela uste badut, proposatu. Arazoa kolore gorria (eta haren balioa) bada, ez dut erreparorik artikulu horretan aldatzeko (neutral edo iruzkin; ikus goian proposatu dudan boto sistema), adierazi baititut artikulu horrek dituen bertuteak, eta erreparo bat edo bi (errazak baina funtsezkoak). Beste hainbat artikulu ez zait iruditzen Nabarmendu izateko daudela, ongi idatzita egon arren.
Hitz egin genuen bere garaian ere, tarteko kategoria bat behar zela, eta hor dago "Artikulu ona" (bien arteko alde agerikoena, erreferentzien eta elementu gehigarrien presentzia da, nabarmenduen baino egituraketa ere eskasagoa izatea). Beharbada boto orri aparte bat sortu? Onak ere Azalean agertzea nahi bada, egin bedi, baina bata da eredugarriak eta beste bat nahiko onak edo onak direnak. Motibazio sistema bat ere bada. Ez badago batzorderik ez dago inor espresuki ezeren atzetik ibiltzeko, X. Armendaritzek ere adierazi du lanpetuta egongo dela. Nik eta beste inork, hala ere, ikus dezake irizpideak betetzen diren ala ez, komentatu eta bozkatu, baina norberak baloratu behar du Nabarmenduenera bidaltzeko moduan dagoen. -Iñaki LL (eztabaida) 18:40, 10 abendua 2017 (UTC)
Ados gaude orduan! "hartu zeorrek zama eta ez besteei pasa", hori da sistema honek proposatzailearen bitartez egiten dutena. Sistema honetan Artikulu Nabarmenduak soilik doaz Azalera, ondo bereizten da zein izango den den on eta zein nabarmendu. Ez naiz aldekoa, baina inork nahiko balu Artikulu Ona azalera joatea ere, proposatu dezala. Pertsonalki bozketa gorriek miresmena sortzen didate, izan ere, egia baita batzuetan bozketetan isiltasun espiral bat gertatzen dela. Artikulua nabarmendua izateko modukoa ez dela uste baduzu, on egiten diguzu guztioi hori adierazten.-Xabier Cañas (eztabaida) 18:58, 10 abendua 2017 (UTC)
Ez dut nahi honek ematea ping-pong partida bat Eguzki-sistema artikuluari buruz, baina uste dut adibide ona dela eztabaidarako. Ados nago Iñaki LL artikuluak zuzendu behar direnaren horrekin, eta zuk esan arte ez nintzen konturatu nire Firefox Quantum berrian Xuxen desagertuta nuela. Orain zuzenduta dagoela uste dut, baina emango diot beste begiratu bat. Kontua, ordea, beste bat da: bikain eta perfekzioaren artean dagoen tartea. Bikain 9 bat da, perfekto 10. Perfekzioa ez existitzen, eta ingelesezko artikuluan begira zer dioen: "Solar System is the main article in the Solar System series, a featured topic. This is identified as among the best series of articles produced by the Wikipedia community. If you can update or improve it, please do so." Eta hala ere maiztasun handiz aldaketak dituen artikulua da. Perfekzioa ez da Wikipediarako kontu bat, eta beraz nik ez diot beldurrik 9ko artikulu bat bozkatzeari. Artikulu ingelesezko en:Big Bang artikulua... nik neuk egin dizkiot zuzenketa batzuk teorian bikaina den artikulu horri. Azken finean hori da Wikipediaren funtsa.
Batzorde bat proposatzen duzu (aukera posible gisa, beti ere), Xabier Armendaritz, eta uste dut ez dela soluziorik onena, alde batetik lana ematen dielako pertsona zehatz batzuei eta, gainera, batzorde bat baduzu arbitratzeko beste ente bat behar duzulako, proposatzen duenak eta batzordearen erabaki "inapelablearen (?)" arteko gatazkak konpontzeko.
Bozketa sano batean aipatzen dira zeintzuk diren ikusten diren puntu ahulak, lantzen dira, eta laguntzen da. Eta lankide gehiago sar daitezke zuzenketak egitera. Begiratu, adibidez, Eguzki-sistema artikuluak izan dituen aldaketa guztiak azken egunetan, baita zuzenketa eta kontrazuzenketak ere (Eguzkia letra larriz, adibidez). Gure komunitatea nahikoa heldua da prozesu garden bat egiteko, eta bakoitzak irizpide ezberdinen arabera atzera edo aurrera botatzeko. Bi irakasle ezberdinek lan berdinari nota ezberdina jar diezaioketen bezala, ez da irakasleak mania dit, baizik eta gauza bati besteari baino garrantzia handiagoa ematen diola batek. Nik, adibidez, erreferentzia eta irudiei ematen diot garrantzia izugarria; beste batek emango dio sintaxiari; hark atalak orekatuak egoteari. Eta guztiok beteko ditugu aipatzen diren bozketa irizpideak, baina blaoratuko dugu hau eta bestea badituela eta bakoitzak honi EDO besteari emango dio garrantzia handiagoa.
Beraz, eta gehiegi ez luzatzearren gaia. Behar genuena zen sistema irekiago bat, argiago markatzen zuena prozesua nolakoa zen, eta egindako lanik onena saritzeko modua izango zuena. Ez badu honela funtzionatzen (agian ez), beti dago aukera hemendik tarte batera aldatzeko. Hori da dugun gauzarik onena. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:18, 10 abendua 2017 (UTC)
Orain berria delako eta eztabaida puri-purian delako, bestela ez dakit zenbateraino sartuko nintzatekeen ageriko zuzenketak egitera. Nik ez diot 10, nik diot 9, beti aldatzen ariko da zerbait. Orain Charles Dickens nabarmendu gisa dago jarrita, segur aski bada (ez dakit noizkoa den), nik kohesio gehiago eman diot, eta artean hobetu daiteke. Ingelesezkoan badira Featured kategoria galdu dutenak ere.
Artikulura sartu eta berehala tarte zabalak erreferentziarik gabe ikusteak ti-ta begiak esango dit une horretan artikulu hori ez dela nabarmeendua. Hala ere, gainerakoa behar bezala badago eta hori besterik ez bada, irizpide jakin bat, iruzkina jarri eta proposatzaileari (edo lagundu dezakeen edonorri) erreferentzia batzuk jartzeko eska dakioke (duda egiten dut lan hori hartuko duenik..., ea okertzen naizen!).
Soluzio onena ikusten dut nork bere gain erantzukizuna hartzea hasieratik, irizpideak irakurri eta, harrezkero, nabarmendua izateko dagoela ikustean (dagoelakoan), bozketarako aurkeztea. Denetara heltzen ez bada (adibidez, tarte zabaletan erreferentziarik ez izatea edo informazio elementu gehigarririk ez edukitzea: taulak, aipuak, bideoak,...), Artikulu ona izan daiteke. Iritziak, nolanahi ere, ezin du irizpidea ordezkatu. Baserri artikulua oso landuta dago, faltan ematen ditut esaldi edo paragrafo buruko erreferentziak noski, baina konpentsatu egiten du aurkeztutako azalpen eta detaileen zorrotasunean, egituraketan, eta ikuspegi osatuan. Artikulu umoa da. Nire ustez, Artikulu onan oso ondo sar liteke, hala ikusten bada. -Iñaki LL (eztabaida) 22:24, 10 abendua 2017 (UTC)

Arretaz irakurri ditut eztabaida honetako iruzkin guztiak, eta afera honetaz dudan iritzia emango dizuet:

  • Artikuluak ebaluatzeko batzorde sortzeari buruz: ez zait egokia iruditzen, nik bozketa sistema irekia nahiago, orain arte bezala
  • "Artikulu nabarmendua"/"Artikulu ona": ni biak sortzearen alde. "Artikulu nabarmendua" "Artikulu ona" baino hobea izango litzateke. Wikipediako azalean "artikulu nabarmendua" orain arte bezala agertuko litzateke, irudia eta lehenengo 8-10 lerroak. Eta "artikulu ona" aurrekoaren azpian, baina kasu honetan irudirik gabe, eta soilik bere izenburua eta lehenengo 2 lerroak.
  • Puntuazioak: "artikulu nabarmendua"k gutxienez 10 puntu jaso behar ditu. "Artikulu ona"k 6 eta 9 puntu artean
  • Puntuazioaren irizpideak: "alde" bakoitzak, 2 puntu; "neutrala"k, 0 puntu; "aurka" bakoitzak, -2 puntu

-Josu (eztabaida) 14:26, 14 abendua 2017 (UTC)

Goikoarekin jarraituz (barkatu, traspapleatu zait), uste dut sinpleagoa dela Eztabaida orrian gehitu dudan sistema, "Artikulu ona" eta bozketa sistema definitzeko. Niri, esan beharrik ez dago, aldeko bost gutxienezkoa iruditzen zait Nabarmenua izateko. -Iñaki LL (eztabaida) 10:24, 23 abendua 2017 (UTC)

Call for Wikimania 2018 Scholarships[aldatu iturburu kodea]

Hi all,

We wanted to inform you that scholarship applications for Wikimania 2018 which is being held in Cape Town, South Africa on July 18–22, 2018 are now being accepted. Applications are open until Monday, 22 January 2018 23:59 UTC.

Applicants will be able to apply for a partial or full scholarship. A full scholarship will cover the cost of an individual's round-trip travel, shared accommodation, and conference registration fees as arranged by the Wikimedia Foundation. A partial scholarship will cover conference registration fees and shared accommodation. Applicants will be rated using a pre-determined selection process and selection criteria established by the Scholarship Committee and the Wikimedia Foundation, who will determine which applications are successful. To learn more about Wikimania 2018 scholarships, please visit: wm2018:Scholarships.

To apply for a scholarship, fill out the multi-language application form on: http://scholarships.wikimedia.org/apply

It is highly recommended that applicants review all the material on the Scholarships page and the associated FAQ before submitting an application. If you have any questions, please contact: wikimania-scholarships at wikimedia.org or leave a message at: wm2018:Talk:Scholarships. Please help us spread the word and translate pages!

Best regards, David Richfield and Martin Rulsch for the Scholarship Committee 19:24, 20 abendua 2017 (UTC)

User group for Military Historians[aldatu iturburu kodea]

Greetings,

"Military history" is one of the most important subjects when speak of sum of all human knowledge. To support contributors interested in the area over various language Wikipedias, we intend to form a user group. It also provides a platform to share the best practices between military historians, and various military related projects on Wikipedias. An initial discussion was has been done between the coordinators and members of WikiProject Military History on English Wikipedia. Now this discussion has been taken to Meta-Wiki. Contributors intrested in the area of military history are requested to share their feedback and give suggestions at Talk:Discussion to incubate a user group for Wikipedia Military Historians.

MediaWiki message delivery (eztabaida) 10:46, 21 abendua 2017 (UTC)

Lankide izen-tartea "Wikilari" hitzagatik aldatzeko proposamena[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! "Lankide" erabiltzen dugu ingelesezko "User" eta gaztelaniazko "Usuario" horren ordez. Badirudi "lankide" esaten dugunean "lanean" ari dela norbait, eta inoiz ez dut izan argi nola adierazi. Baina uste dut "Wikilari" hitza baliatu beharko genukela, neologismo gisa funtzionatzen baitu. Zer deritzozue? -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:06, 22 abendua 2017 (UTC)

Pictogram voting support.svg Alde. Aspaldi pentsatua nuen, lankide hitzarekin batzuetan nahasbidea sortzen delako (ederki adierazi duzunez) eta wikilari izena zehatzagoa, lehen begiratuan ulertzeko modukoa eta gizarte zabalean erabilia delako. Lehenago proposamen hau egitetik atzera eragin didan bakarra da lankide Euskal Wikipediako kodean eta dokumentazioan ia hasieratik oso sartuta dagoela eta hain aldaketa txikiarengatik dokumentazio hori guztia aldatzen lan handia hartu beharko genukeela; baina adostasun zabala baldin badago, guztien artean ez da hain lan handia izango. Gainera, Euskal Wikipediako dokumentazioan ere, batzuetan wikilari azaltzen da (adibidez, wikilari egoiliar esaten dugu, eta ez (Wikipediako) lankide egoiliar; edo politiken orrian ere, wikilari ageri da), eta aldaketa honekin bateratu egingo genuke terminologia, koherentzia hobetuko genuke. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2017-12-22, 11:57 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde -Xirkan (eztabaida) 12:19, 22 abendua 2017 (UTC)
Pictogram voting info.svg Iruzkina:
Gaiak baditu arantza batzuk. Oraintxe itzuli dut izendapenari buruzko ohar bat ingelesezko liburuxka batetik. Hor hiruzpalau ordain ematen ditu ingelesez; gero, badakigu "User:" dela erabilitako kode 'ofiziala'. Nik "Lankide" adierazi dut egiten ari garen liburuxketan, dagoeneko bidali ditugu inprimategira bat baino gehiago. Kode bat da, eta sinonimoak ditu: Wikilari, Erabiltzaile (azken honek adiera desberdinak ditu ere).
Nik, hala ere, "Wikilaria" orokorragoa ikusten dut. Lankide izan daiteke fabrikako plantillan zurekin dabilen norbait, nahiz eta une horretan ez aritu. Bestalde, euskaraz, "lau lagun elkartu ziren" eta horrelakoak esaten dira, alegia, harremana duten pertsona batzuk, nahiz eta gero 'adiskide' ez izan. "Haurride" ere hor dugu ondoan, polita da, senide edo anaia-arreba, talde bateko partaide izatearen adiera du. Ez dut kategorikoa izan nahi, baina ez dut premia handirik ikusten aldatzeko. Beste hitz batzuk aldatuko nituzke hori baino presa handiagoz. -Iñaki LL (eztabaida) 12:48, 22 abendua 2017 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde, baina zalantzekin. Ez naiz gaian aditua, baina esango nuke wikilar horren ordainak erderatan wikipedian (eta wikimedian) (en), wikipedista (es) eta wikipediste (fr) direla, eta horrela, Wikilari egoiliar Wikipedian/Wikimedian in residencetik datorrela. Baina wikipedian erregistratua dagoen pertsonari user (en), usuario/a (es) eta utilisateur (fr) erabiltzen jarraitzen dute, ez dute neologismorik erabili, nahiz eta horrekin generoaren arazoa sahiestuko luketen batzuk. Zehatzagoa da niretzat wikilari hitza lankide eta erabiltzaile orokorrak baino. Zehatzegi izateak duen gauza txar bat da kanpokoek ez ulertzea da, izan ere, erabiltzaile kontzeptu gisa oso zabaldua dago interneten. Gauza bera gertatzen da Bazkide hitzarekin, hainbat egoeretarako balio duela, eta bere malgutasunean, denok ulertzen dutela kasuan kasuko esanahia. Baina Xabierrek esan bezala, wikilari hori nahiko zabaldua dago, eta nik ere nahiko nuke hitz horren erabilpena are gehiago zabaltzea (hain da erreza, motza eta neutroa, erdal hiztunei ere erabiltzen entzun diedala) Agian aldaketa hori egiten lehenak izango ginateke, baina zentzuzkoa iruditzen bazaigu, aurrera! -Xabier Cañas (eztabaida) 11:10, 24 abendua 2017 (UTC)
Wikilari generikoa da: "wikilari", gero eta gehiago, izan daiteke ediziotik kanpora dabilen norbait, gero eta esanahi lausoagoa du, ez kontrakoa. Uste dut definizio maila bat eta luzaro ezarritako termino bat galtzen ari garela. Zuk goian aipatzen duzun beste hizkuntzetako "erabiltzaile" (utilisateur, usuario, etab.) anbiguoa ondo konponduta dago "Lankide:"rekin, definizioa (norbait aktiboa, ez Wikipediaren erabiltzaile pasiboa) eta argitasuna emanez, inklusiboa izateaz gain. Ondo segi -Iñaki LL (eztabaida) 11:24, 30 abendua 2017 (UTC)
Pictogram voting oppose.svg Aurka -Iñaki LL (eztabaida) 11:24, 30 abendua 2017 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde. Nire iritzian neologismoak sortzea komenigarria da beti ere ondo ulertzen badira.
Pictogram voting oppose.svg Aurka -GorkaAzk (eztabaida) 22:33, 11 urtarrila 2018 (UTC)

Burokratak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Euskarazko Wikipedian 3 burokrata ditugu izendatuak baina bakarra dago aktibo (Xabier Armendaritz). Batzuetan garrantzitsua da beste batzuk izatea, adibidez botak markatzeko edo kurtso bat egiten denean IP helbide bakoitzaren kontu-sortzen muga gainditu ahal izateko. Nire proposamena honakoa da: aktibo ez dauden biei euren statusa kentzea eta beste bi izendatzea, noizbehinka suertatzen diren lan horiei aurre egin ahal izateko. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:08, 24 abendua 2017 (UTC)

Pictogram voting support.svg Alde -Lainobeltz (eztabaida) 10:15, 24 abendua 2017 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde -Xabier Cañas (eztabaida) 11:13, 24 abendua 2017 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2017-12-24, 14:21 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Xirkan (eztabaida) 17:58, 24 abendua 2017 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde -Josu (eztabaida) 21:36, 28 abendua 2017 (UTC)
Niri ondo etorriko litzaidake burokrata aukerak izatea, hurrengo hilabeteetan ditudan hitzaldiak kontuan hartuta. Beste hautagairik? Xabier Armendaritz, zure esku dagoela uste dut baimenak kentzea eta ematea, ezta? -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:38, 29 abendua 2017 (UTC)
Euskal Wikipedian dagoeneko administratzaile diren bi wikilariri eman diezaieket burokrata eginkizuna, baina (oraintxe egiaztatu dut) ezin diet Joxemairi eta TXiKiri burokrata eginkizun hori kendu. Dirudienez, biek nire pareko eginkizuna dutenez, goragoko nor edo nor behar da horretarako.
Gaia garrantzitsua dela eta Wikimediako norbaiti bi wikilari horien eskuetatik eginkizun hori kentzea eskatu beharko diogula kontuan izanda, nik uste bozketa formal bat behar dugula aste pare bateko epearekin, hemen hitz egin duguna formalki onartzeko eta erregistratuta geratzeko.
Inork eragozpenik jartzen ez badu eta beste inork bozketa hori sortzen ez badu, neuk sortuko dut gaur gauean. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2017-12-29, 11:06 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde Orainak ere halaxe eman du botoa Whatsappen bitartez. Beraz, beste bat gehitzeko. Ados nago Theklanek esandakoarekin, baina aurretik biei Erabiltzaile orrian 'ping' bitartez abisu bat uztea dagokio. -Iñaki LL (eztabaida) 16:32, 29 abendua 2017 (UTC)
Argitzearren, nolanahi ere, ezin da bozkatu eskuordetuta, besterik hemen adosten ez badugu bederen. -Iñaki LL (eztabaida) 17:04, 29 abendua 2017 (UTC)

Gai honen bozketa formala abiatu da, horretarako orri berezia sortuta. Han emandako botoek erabakiko dute gaia, hemen —Txokoan— emandako botoak aintzat hartu gabe. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2017-12-31, 17:13 (UTC)

Bozketa bukatuta, burokrata eginkizunetan ditugu Xabier Cañas eta Theklan. Theklan, arduratuko zara bi burokrata inaktiboei eginkizun hori kendu beharra jakinarazteaz beheragoko harian agertu zen arduradun horri? --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-01-16, 23:42 (UTC)

Hilabeteroko lehiaketak: Afrikako historia[aldatu iturburu kodea]

Afrika Map 1689.JPG

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak bere Hezkuntza Programaren barnean hainbat funtsezko gairen inguruko artikuluak hedatzeko hilabeteroko lehiaketak antolatuko ditu 2018an. Lehenengoa Afrikako historiari buruzkoa izango da. 150 artikulu baino gehiago eskaintzen dira lantzeko eta UKBot botak automatikoki kontatuko du artikuluetan egindako lana, byte, hitz, erreferentzia eta irudiei puntu ezberdinak emanez. Urtarrila osoan zehar egongo da parte hartzeko aukera, eta geroz eta gehiago izan, dibertigarriago izango da, noski! Beraz badakizu, izena eman eta parte hartu: Atari:Hezkuntza/Lehiaketak/2018/01! -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:58, 26 abendua 2017 (UTC)

IMPORTANTE: Revisión de actividad de administradores[aldatu iturburu kodea]

No tenemos traducción en euskera. Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen.

Hola. En virtud de un gran consenso comunitario global, se aprobó en el año 2013 una política que tiene por objeto la retirada de los permisos avanzados (administrador, burócrata, etc.) de aquellas cuentas que se encuentren inactivas. De acuerdo con la misma, los stewards están revisando la actividad de los administradores en todos los proyectos de la Fundación Wikimedia que no dispongan de una política de inactividad propia. Hasta donde sabemos, este wiki no cuenta con un proceso formal ni política relativa a la revisión y retirada de permisos avanzados de cuentas inactivas. Esto significa que los stewards se encargarán de ello de acuerdo con la política de revisión de actividad administrativa.

Hemos determinado que los siguientes usuarios cumplen el criterio de inactividad (sin ediciones ni acciones registradas por más de 2 años consecutivos):

  1. Lankide:TXiKi.

Estos usuarios recibirán una notificación pronto, donde se les informará que deben empezar una discusión en la comunidad si quieren mantener algunos o todos sus permisos. Si los usuarios no responden sus permisos serán retirados por los stewards.

Sin embargo, si ustedes como comunidad desean crear su propio proceso de revisión de actividad para sustituir el proceso global, quieren tomar otra decisión acerca de los usuarios inactivos o tienen alguna otra política que se nos pasó por alto, entonces notifiquen a los stewards en Meta-Wiki para que sepamos que no debemos proceder con la revisión de permisos en este wiki. Gracias, --MarcoAurelio (eztabaida) 16:31, 3 urtarrila 2018 (UTC)

Hola MarcoAurelio. Precisamente estamos discutiendo eso aquí. -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:33, 3 urtarrila 2018 (UTC)
Kaixo Theklan. Gracias por el aviso. ¿Me/nos podríais avisar con el resultado de la decisión que toméis? Por mi parte marco el proceso para euwiki en curso pero con la precaución que me comentas. Muchas gracias, MarcoAurelio (eztabaida) 16:35, 3 urtarrila 2018 (UTC)
En realidad estamos votando la revocación de permisos de burócrata, MarcoAurelio. Pero te lo comentaré cuando terminemos. -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:56, 3 urtarrila 2018 (UTC)

Durangoko Azoka 2017ko argazkiak identifikatu[aldatu iturburu kodea]

Urte berri on denoi! EWKEkide edo wikilari izan, estimatuko nizueke Durangoko Azokako fotocalleko argazki hauek identifikatzen lagunduko bazenute; itsusi samar geratuko litzateke hor agertzen diren kulturako hiruzpalau pertsonaia identifikatu gabe geratzea. Ondo segi -Iñaki LL (eztabaida) 11:42, 5 urtarrila 2018 (UTC)

17 eta 18 Di-da Baga-biga ekoizpen etxeko managerra da, taldeak eramaten zituena. Laukote horren izenak liburutik hartu daitezke, nahiz eta hor bost pertsona dauden. Ez bazuten apuntatu zaila egingo litzaidake jakitea nortzuk diren. -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:45, 5 urtarrila 2018 (UTC)
17-18 Ritxi Aizpurua, Baga-Biga eta hainbat ekoizpen etxeetan ibilitakoa.-Xabier Cañas (eztabaida) 12:59, 5 urtarrila 2018 (UTC)
Bai, 0, 15, 16 eta 9 fakta dira kategoria honetan, eta zuzenketak noski. -Iñaki LL (eztabaida) 14:04, 5 urtarrila 2018 (UTC)
Nik esango nuke 9 operario bat dela, enpresako jantziarekin eta taladro batekin agertzen da. 15 argazkian agertu nahi zuen ume bat dela esango nuke. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:15, 5 urtarrila 2018 (UTC)

Dimisioa[aldatu iturburu kodea]

Administratzaile eta burokrata gisa nire dimisio atzeraezina aurkezten dut. Behar duenarentzat ondorioak izan ditzan, sinatzen dut: --Joxemai; (erantzunak) 16:48, 6 urtarrila 2018 (UTC)

Agur t'erdi Joxemai. Pena handia eman dit zuk minduta, haserre-edo, horrela dimisioa aurkeztea. Urtetan ikusi dut zure izena hainbat artikuluren historian eta, oso oker ez banago, gutxitan edo agian inoiz ez dizut esker oneko mezurik utzi. Behar bada elkarrekin parte hartu genuen eztabaida batean, biok alde berean edo kontrako aldeetan, berdin dio. Ea hainbeste lan egin eta gero eu.bywiki.com honetatik zerbait positibo ere eramaten duzun. Nire esker ona bai behintzat. Mila esker egindako lan handiagatik, urte luzetarako hortxe geratuko dela espero dut. Ondo izan. -GorkaAzk (eztabaida) 22:22, 11 urtarrila 2018 (UTC)

Azala berritzea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Aspalditik nago bueltak ematen azalak duen funtzionalitate ezari. Testu gehiegi, ordena oso argirik gabe... aurrekoan konpondu genuen mugikorrean ondo ikustearen arazoa, baina ordenagailutik ikusita oraindik da oso... 2001?. Proposamen bat egin dut, ekarpenei zabalik (noski), honako helburuekin:

  • Goiko menu hori kentzea, eta bakarrik helburua jartzea, laguntzarako botoi batekin. Laguntza hori ere aldatu beharko dugu laster, oso desfasatuta baitago.
  • Artikulu nabarmenduei arreta gehiago jartzea hasiera batean, testu gutxiagorekin baina denbora gehiagorekin azalean: lehenengo astean nagusi, testu labur batekin (orain dagoena baino laburragoa) eta, ondoren, beste bi astez alboan izenburuarekin soilik. Bozkatzeko lotura + ere hor jarri dut, beti eskuragarri egon dadin.
  • Daukagun artikulu kopurua ondo erakustea, estatistikei heltzeko modu bisualago batekin. Orain izkutuan zegoen eta behin baino gehiagotan galdetu didate ea non ikus daitekeen hori.
  • Asteko argazkia ere estilo aldetik hobetzea, eta bozkatzeko lekua ondo agertzea.
  • Ba al zenekien? Atalak arreta izaten du Twitterren, baina ez dugu guarkotzen. Horregatik bakarra jartzea pentsatu dut, eta maiztasun handiagoz gaurkotzea. Bakarra jarrita, ausazko bat ere ager daiteke, 10 bat izanda errekamaran denbora guztian.
  • Efemerideak: ondo funtzionatzen duen atala, hau ere formato goxoago batekin bertan.

Kendu ditudanak, berdefinizio bat behar dutelako: albisteak, atariak eta kategoriak. Horiek beste modu batez planteatu beharko genituzke, ze orain dagoen azken albistea iazko urrikoa da.

Beno, ea zer diozuen, nahi baduzue zaborretara botatzen dut eta hemen ez da ezer gertatu. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:18, 7 urtarrila 2018 (UTC)

Aupa Theklan: Linux Mint, Cinnamon mahaigainarekin, bai Chromium zein Firefoxen gaizki ikusten da: Aste honetan nabarmen eta Aurreko asteetan... atalek zabalera handiegia hartzen dute, horriaren zabalera baino handiagoa ; artikuluen kopuruaren azpiko hiru loturak ongi doitzen dira zabalerara ; Asteko argazkia atala ere orria baino zabalago gelditzen da (argazkia pantailatik "irtetzen" da); Ba al zenekien... eta hurrengo atalak ongi doitzen dira orriaren zabalerara. Mugikorrean (Android, Dolphin nabigatzailearekin) ere gaizki ikusten da. css kontua ote...-Lainobeltz (eztabaida) 18:43, 7 urtarrila 2018 (UTC)
Ez da hori, Lainobeltz, da pixka bat azkar joan naizela eta niretzat bakarrik gordeta nituen estiloak ez ditudala guztientzat jarri. Orain bai, jarrita daude common.css fitxategian, beraz laster egon beharko litzateke guztientzat eskuragarri. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:54, 7 urtarrila 2018 (UTC)
@Theklan:: Orain bai, ongi ikusten da. Gustatzen zait estiloa, modernoagoa da. Faltan botatzen dudana, ohitura izango da, goialdean gaurko data ikustea da (aktibitate sentsazio handiagoa ematen dit), eta Txokorako lotura bat ere onde legokeela uste dut. Agian artikulu kopurua letra haundiz, eskuinaldean data eta txokorako lotura letra txikiagoarekin dituela, orriaren hasieran, Ongi Etorri mezuaren azpian jarriko nituzke. Horiek nire gustuak, besteenak entzun behar... -Lainobeltz (eztabaida) 19:10, 7 urtarrila 2018 (UTC)
Bai, Txokoarena ni ere aritu naiz begira. Agian Estilo gidaren ordez ere joan daiteke. Eguna goian jartzea izan daiteke, baina behean dagoenez efemerideekin... beno, ekarpen guztiak ondo etorriak! -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:19, 7 urtarrila 2018 (UTC)
Datarena aldatu dut, @Lainobeltz:. "Une honetan" beharrean, data jarrita. Egia esan txukunago geratzen da "bat-batekotasun" hori. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:23, 7 urtarrila 2018 (UTC)
Diseinu bikaina iruditzen zait. Estilo gidara doan lotura hori «Laguntza» atalera jarriko nuke, atal horren diseinua ere berrituta (eta Txokoa orain baino gehiago nabarmenduta). Horrela, eskura leudeke Txokoa, estilo gida, politikak, bost euskarriak... --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-01-07, 19:49 (UTC)
Egunon. Niri ere diseinu modernoagoa eta erakargarriagoa iruditzen zait. -Oraina (eztabaida) 11:21, 8 urtarrila 2018 (UTC)
Minutu batean begiratuta, esango nuke oso itxura ona duela. -Iñaki LL (eztabaida) 11:54, 8 urtarrila 2018 (UTC)

Iritzi gehiago? Bozketara eramango genuke hau? Aldatzen dugu? -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:34, 9 urtarrila 2018 (UTC)

Aldaketa batzuk egin ditut. Euskaldunaaren gomendioari jarraiki, goian jarri ditut data eta artikulu kopurua, lehen zegoena baino txikiago. Azpian albisteen atala mantendu dut, baina beste modu batez. 3 albiste jarri beharko lirateke beti, argazkiekin, eta azpian deskribapen bat albistearen titularrarekin. Horrela bisualagoa da dena. Hilberriak ere mantendu dut, pixka bat handiago orain dagoena baino. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:34, 10 urtarrila 2018 (UTC)

Nire iritziz goialdean aurrena artikulu kopurua eta ondoren data joan beharko lirateke. Wikipediaren mundu honetan ere bizitzan bezala lehia dago, eta egiari zor, askok azal nagusietan ikusten duten lehenbiziko gauza zenbat artikulu kopuru dituen da, horrek ematen baidio "prestigioa" eta ikusgarritasuna. Artikulu kopuruaren datuari "euskaraz" ere ipiniko nioke, euskaraz mintzatzen ez direnak ere loturan sakatu eta gure hizkuntzari buruz informazioa izan dezaten. -Euskaldunaa (eztabaida) 15:32, 11 urtarrila 2018 (UTC)
Artikulu kopurua ongi etorria eman aurretik? Pixka bat arraro ikusten dut. Euskararena oso ideia ona da, bai! -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:44, 11 urtarrila 2018 (UTC)
Ez: Ongietorria lehenbizi, baina ondoren "287.639 artikulu ditugu euskaraz" (ezkerrean) eta "2018ko urtarrilaren 11a" eskuinean. Dena den, orain zeure proposamena berrikusi dut, eta zeuk jarritako ordenean ere ez zait gaizki iruditzen. Berhabada dena lauki batean ipinita homogenego eta txukunagoa legokela iritzi dut, hemengo adibidean bezala: -Euskaldunaa (eztabaida) 17:46, 11 urtarrila 2018 (UTC)

Ongi etorri Wikipediara, zuk ere hobetu dezakezun Entziklopedia Askea
2018ko urtarrilaren 17a da eta 287.792 artikulu ditugu euskaraz


Bi lerro batera kargatzen dira horrela, eta "idazteko-makinaren magia" galtzen da guztiz. Aparte, nahiko barroko geratzen dela esango nuke. Baina beno, ea iritzi gehiago dauden, ze bestelakoak behar ditugu hau aldatu nahiko badugu. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:08, 11 urtarrila 2018 (UTC)

Proposamen alternatiboa[aldatu iturburu kodea]

Proposamen alternatiboa aurkeztu eta bozketan hautatzeko aukera gehiago egon daitezen, Theklanen proposamena oinarritzat hartuz eta gaur egungo goiburua mantenduz (Wikipedia ia gehienetan formatu berbera edo antzekoa baitago), proposamen alternatibo hau aukezten dut.

Theklanen diseinua gogokoa dut, baina ñabardura batez: Euskal Wikipediaren artikulu kopurua eta data azalaren goialdean lehenbiziko bistadizoan egotea gustokoago dut, bai eta gaur egungo goiburuaren formatu klasiko eta estatikoa mantentzea ere. Aldiz, idazmakinaren efektua edo animaziozko testua interesgarria dela iritzi dut, baina ez azal nagusian egon dadin, bai aldiz euskal wikipedialarien topaketa, zuen elkarteko bilerak edo hezkuntza eta ikastetxeetako ekitaldiak eta ikastaroak azal nagusiaren goialdean iragartzeko, alegia, bereziki jendearen harreta erakartzeko noizbehinka eta ez ohiko ekitaldiak suertatzen direnean bakarrik erabiliko nuke: Ikus hemen.

-Euskaldunaa (eztabaida) 17:15, 8 urtarrila 2018 (UTC)

Elkartearen deialdiak elkarteak egiten ditu, eta Wikipedia autonomoa da zentzu horretan. Nik azaleko atal finkoa ez dut gustoko, ez du ezer ere aportatzen eta ziur naiz inork ez duela klik egiten hor dauden atari horietan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:12, 8 urtarrila 2018 (UTC)

Diru laguntza[aldatu iturburu kodea]

Gabon. Aspalditik jakinmina dudan eta txokoan inon aipatzen ez den gaiari buruzko informazioa jakitea nahiko nuke: Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza zertan gelditu zen?

Eta beste galdera: Euskal Wikipedian gaur egun soldatapeko lankideak ba al daude?

Milesker aldez aurretik.

-Euskaldunaa (eztabaida) 21:30, 7 urtarrila 2018 (UTC)

Gabon Euskaldunaa. Laguntza ez da Wikipediari, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteari da. Informazio guztia wikimedia.eus webgunean aurki dezakezu. Laguntza horrekin egiten den gehiena Atari:Hezkuntza atalean duzu, baina gauza gehiago ere egiten ari dira, elkartekideen artean zabaltzen direnak. Bestetik elkartean momentu honetan bi langile gaude lanean zuzenki, baina ez gara euskal Wikipediako soldatapeko lankide, baizik eta kultura elkarte batenak. Nire lana proiektuak garatzea da hezkuntza instituzio ezberdinekin eta beste langileak kontu administratiboak eramaten ditu, batez ere. Era berean, beste pertsona batzuk ere badaude wikilari egoiliar lanak egiten, diru laguntza horrekin edo beste instituzio batzuek euren kabuz antolatuta. Edozein galdera baldin baduzu egiten ari garenaren inguruan, gustora erantzungo dizut hezkuntza@wikimedia.eus webgunean. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:54, 7 urtarrila 2018 (UTC)
Eskerrik asko azalpenarengatik, Theklan. -Euskaldunaa (eztabaida) 00:32, 8 urtarrila 2018 (UTC)