Wikipedia:Bozketak/Bi burokrata inaktiboei zeregin hori kentzea eta beste bi izendatzea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Gaia[aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian hiru burokrata ditugu izendatuak, baina bakarra dago aktibo (Xabier Armendaritz). Batzuetan garrantzitsua da beste batzuk izatea, adibidez botak markatzeko, edo ikastaro bat egiten denean IP helbide bakoitzaren kontu-sortzeen muga gainditu ahal izateko. Beraz, proposatzen da aktibo ez dauden biei burokrata zereginak kentzea eta beste bi izendatzea, sortuko diren lan horiei aurre egin ahal izateko. Kontuan izan behar da burokrata izateko ezinbesteko baldintza dela aurrez administratzailea izatea.

Joxemairi eta TXiKiri burokrata eginkizuna kentzea ez da inondik inora ere zigorra: lan bikaina egin dute zeregin horretan, baina Euskarazko Wikipediari orain datozkion beharrei erantzuteko gai izango ez direla garbi dagoenez (inaktibo baitaude aspaldian), eginkizun horretaz arduratuko diren beste bi administratzaile behar dira. Etorkizunean aktibo izatera itzultzen badira, bietako edonor aurkeztu ahalko da burokrata lanak berriz ere bere gain hartzeko.

Gaia Txokoan eztabaidatu da, eta adostasun handi samarra dagoenez bozketara ekarri da.

Proposamenak[aldatu iturburu kodea]

  1. Joxemairi eta TXiKiri burokrata eginkizuna kentzea.
  2. Theklani eta Xabier Cañasi burokrata eginkizuna ematea (horiek baitira aktibo dauden eta burokrata ez diren bi administratzaile bakarrak).

Proposamenaren egilea[aldatu iturburu kodea]

Bozketa hau Theklanek proposatu du, eta Xabier Armendaritzek landu du bozketa orri hau.

Iraupena[aldatu iturburu kodea]

15 eguneko epea. 2017ko abenduaren 30eko 00:00etatik 2018ko urtarrilaren 13ko 23:59etara.

Bozketa[aldatu iturburu kodea]

Bozkatzeko txantiloiak
Kodea Agertuko dena Esanahia edo erabilera
{{Alde}}
{{Alde+}}
{{Alde-}}
Pictogram voting support.svg Alde
Symbol strong support vote.svg Alde, erabat
GA candidate.svg Alde, neurri batean
Proposatu denaren aldeko botoa.
{{Aurka}}
{{Aurka+}}
{{Aurka-}}
Pictogram voting oppose.svg Aurka
Symbol oppose vote oversat.svg Aurka, erabat
BA candidate.svg Aurka, neurri batean
Proposatu denaren aurkako botoa.
{{Neutral}} Pictogram voting neutral.svg Neutrala Boto zuria: ez proposatu denaren alde, ez aurka.
{{Iruzkina}} Pictogram voting info.svg Iruzkina: Bozketak iruzkinetarako atalik ez badu, botoari buruzko iruzkina egitea.
Iruzkinetarako atala baldin badago, hobe da han egitea iruzkinak, txantiloi hau erabili gabe.
{{Galdera}} Pictogram-voting-question.svg Galdera: Botoa erabakitzeko edo argitzeko galdera bat egitea.
{{Ados}} Yes check.svg Bat nator
{{Desados}} X mark.svg Ez nator bat
{{Zain}} Symbol wait vote.svg Zain nago
{{Gorde}} Symbol keep vote.svg Gorde
{{Abstenitu}} Symbol abstain vote.svg Abstenitzen naiz

Inaktibo dauden bi burokratei eginkizun hori kentzea[aldatu iturburu kodea]

  1. Pictogram voting support.svg Alde. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2017-12-30, 01:30 (UTC)
  2. Pictogram voting support.svg Alde. --Xabier Cañas (eztabaida) 10:16, 30 abendua 2017 (UTC)
  3. Pictogram voting support.svg Alde -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:25, 30 abendua 2017 (UTC)
  4. Pictogram voting support.svg Alde --Marklar (eztabaida) 11:37, 30 abendua 2017 (UTC)
  5. Pictogram voting support.svg Alde -Lainobeltz (eztabaida) 15:47, 30 abendua 2017 (UTC)
  6. Pictogram voting support.svg Alde -Xirkan (eztabaida) 18:44, 3 urtarrila 2018 (UTC)
  7. Pictogram voting support.svg Alde - Ez dut Joxemairen jarrera zakarra batere gogoko, ez lehen eta ez orain: administrari edo burokrata izateko desegokia iruditzen zait.
    -Euskaldunaa (eztabaida) 15:42, 11 urtarrila 2018 (UTC)
  1. Pictogram voting oppose.svg Aurka. Gehienbat, Joxemaik idatzitakoarekin ados nagoelako. Iruzkinean sakonago azalduko dut. -Oraina (eztabaida) 13:13, 7 urtarrila 2018 (UTC)
  2. Pictogram voting support.svg Alde -Iñaki LL (eztabaida) 21:47, 3 urtarrila 2018 (UTC)
    Pictogram voting oppose.svg Aurka Iruzkinetan komentatuta. Iñaki LL (eztabaida) 21:51, 11 urtarrila 2018 (UTC)

Theklani burokrata eginkizuna ematea[aldatu iturburu kodea]

  1. Pictogram voting support.svg Alde. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2017-12-30, 01:30 (UTC)
  2. Pictogram voting support.svg Alde. --Xabier Cañas (eztabaida) 10:16, 30 abendua 2017 (UTC)
  3. Pictogram voting support.svg Alde --Marklar (eztabaida) 11:37, 30 abendua 2017 (UTC)
  4. Pictogram voting support.svg Alde -Lainobeltz (eztabaida) 15:47, 30 abendua 2017 (UTC)
  5. Pictogram voting support.svg Alde --Xirkan (eztabaida) 18:44, 3 urtarrila 2018 (UTC)
  6. Pictogram voting support.svg Alde -Iñaki LL (eztabaida) 21:48, 3 urtarrila 2018 (UTC)
  7. Pictogram voting support.svg Alde -Oraina (eztabaida) 13:10, 7 urtarrila 2018 (UTC)

Xabier Cañasi burokrata eginkizuna ematea[aldatu iturburu kodea]

  1. Pictogram voting support.svg Alde. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2017-12-30, 01:30 (UTC)
  2. Pictogram voting support.svg Alde -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:26, 30 abendua 2017 (UTC)
  3. Pictogram voting support.svg Alde --Marklar (eztabaida) 11:37, 30 abendua 2017 (UTC)
  4. Pictogram voting support.svg Alde -Lainobeltz (eztabaida) 15:47, 30 abendua 2017 (UTC)
  5. Pictogram voting support.svg Alde -Xirkan (eztabaida) 18:44, 3 urtarrila 2018 (UTC)
  6. Pictogram voting support.svg Alde -Oraina (eztabaida) 13:10, 7 urtarrila 2018 (UTC)
  1. Pictogram voting neutral.svg Neutrala -Iñaki LL (eztabaida) 22:13, 3 urtarrila 2018 (UTC)

Iruzkinak[aldatu iturburu kodea]

Atsalde on, hau martxan dela jakinarazi al zaie dagoeneko? -Iñaki LL (eztabaida) 18:35, 3 urtarrila 2018 (UTC)

Orri honetan bertan eta Txokoan aipamena egin zaienez, jakinarazpena jasoko zuten, Euskarazko Wikipediako hobespenetan horrela konfiguratuta baldin badute. Inork haiei zuzenean abisatu ahal eta nahi badie, hala ere, libre du, jakina. Nire ustez, biek Euskal Wikipediatik aldenduta daudela erakutsi dutenez (horixe baita bozketa honen arrazoia), aipamen horiek badira aski jakinarazpen. Neronek ere, etorkizunean Wikipedian aritzeari uzten badiot, nire gainetik ardurak eta lan kargak kentzea normaltzat ikusiko dudan bezala. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-01-03, 18:54 (UTC)
Arrazoia, ez diet erreparatu estekei. -Iñaki LL (eztabaida) 19:01, 3 urtarrila 2018 (UTC)
Aldenduta? Nire azken ekarpena 2017ko azaroaren 24an izan zen, copyright urraketa zuen edizio bat deseginez (wikipedia gutxitan gutxitan egiten den lana portzierto). Non jartzen du administratzaile izateak dedikazio esklusiboa eskatzen duela? Bozketa honen aurka nago guztiz. Arbitrarioa iruditzen zait: beste wikipedietan, nagusietan behinik behin, ekarpenik gabeko epe bat dago, horrelako erabakiak hartzeko. Ireki al nezake nik horrelako bozketa bat beste administratzaile bati eskumena kentzeko, bere jarduna desegokia, zuzena, garbia ez izateagatik edo wikipediaz bere proiekzio pertsonal eta profesionalaren alde baliatzeagatik edo auskalo zein arrazoirengatik? Beste alde batetik, administratzailea (eta burokrata, neurri askoz txikiagoan) izatea ez da pribilejio bat; aitzitik, norberak bere gain hartzen duen ardura (gogoratzen dut Xabier Cañas lankidearekin izandako elkarrizketa, aspaldian aitortu baitzidan bere damua administratzaile kargua onartzeagatik, eta orain burokrata kargua onartzeko prest?), urte batzuetako lanaren ondorioz eskuratutako wikipediaren funtzionamendu, politika eta zeregin zuzenaren ezagutzan oinarritua; nik ez diot uko egiten noizpait ardura hori berriz ere hartzeari (jarduera ezaren zergaitiari buruzko azalpenik enuke eman behar, baina azken boladan ekarpenik egin ez badut, egoera koiuntural batengandik da, wikipedia honetako funtzionamenduarekin ditudan desadostasunengatik eta nire egoera pertsonalarengatik eta eskumen horiek kentzea, esperientzia hori pikutara bidaltzea izango litzateke). Hau dena esanda, nire izena gutxienez bozketa horretatik kentzea eskatzen dut: lekuz kanpo, eta esango nuke iraingarria ere iruditzen zaidala. --Joxemai; (erantzunak) 13:49, 5 urtarrila 2018 (UTC)
Zure defentsan bota duzunak ez dizu fabore handirik egiten: baina azken boladan ekarpenik egin ez badut, egoera koiuntural batengandik da, wikipedia honetako funtzionamenduarekin ditudan desadostasunengatik eta nire egoera pertsonalarengatik. Desadostasun horiek nonbait aipatu al dituzu? -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:06, 5 urtarrila 2018 (UTC)
Nire desadostasunak azaldu edo defendatu beharrik ez daukat, gehiengoa duen deriba orokorra bestelakoa dela ikusten badut bereziki. Zer dela eta eman behar ditut azalpenak, hau zer da, matrimonio bat ala? Erabaki dezaket orain bolada batez stand by jarri, eta gero giro hobearekin, buru belarri ekin berriz, inori azalpenak eman gabe. Hori falta genuen! Nire aurreko benetako matrimonioarekin eskarmentua izan eta gero hau, wikipediarekin ezkonduta eta azalpenak eman beharra! Aitortzen dut ekarpen gutxiago egiten ditudala azken boladan baina azken ekarpena egin nuela bi hilabete ere ez dira pasa! Wikilari hiperaktiboa izan behar al da administratzailea izateko? Eta beste gauza bat: zein da problema hemen? Harritu egiten naiz, benetan, bozketa hau dela eta. - --Joxemai; (erantzunak) 14:38, 5 urtarrila 2018 (UTC)
Nik ez dut gogoratzen diozun elkarrizketa hori. Baliteke honen ondorengo bat izatea. Dena den, ondo ala gaizki, nire ardura bete dudala uste dut eta ez dut alde handirik ikusten administratzaile eta burokrataren artean, eta horregatik, ez dut kontrakorik egin. Burokrata bezala ez banauzu ikusten, bozkatu dagokion lekuan. Administratzaile bezala ere ez banauzu ikusten, sortu bozketa bat, eta nik ez dut ez alde ez kontra bozkatuko, esan bezala, ez baita pribilegio bat.-Xabier Cañas (eztabaida) 14:56, 5 urtarrila 2018 (UTC)
Saiatuko naiz pixka bat argitzen, posible bada. Errespetu osoz, Joxemai, ez da inoren kontra planteatutako bozketa bat. Inork ez du auzitan jartzen zuk EU Wikipediari egindako ekarpen handi eta luzea. Galderrek Txokoan proposamen bat egin zuen beharrizan jakin bati aurre egiteko. Euskal Wikipedia funtzionala izan behar da agertzen diren gai berri guztiei buruz, edo horretan saiatu behar gara behintzat, eta gaiak gero eta gehiago dira, eta lasterrago etortzen dira gainera.
Irudipen bat badago zabalduta EU Wikipedia utzi duzula, behin baino gehiagotan adierazi izan duzu hori. Hala izango ez balitz, ekarpenak egiten ikusiko zintugun, edo tarteka bozketetan, baina sentsazioa hor ez egotearena da. Zilegi da burokrata gehiagoren premia planteatzea, funtzionaltasun kontu bat baita. Lankideon arteko komunikazioa garrantzitsua da eta, nire iritziz, zure oraingo eta ondorengo partaidetzaz zerbait argitzen baduzu gaizki-ulertuak saihesteko, denok eskertuko dizugu, aktibo nahi duzun edo ez, aktibo zabiltzan edo ez, denok noranzko berean arraun egiteko dugula jakiteko. Ondo segi -Iñaki LL (eztabaida) 15:48, 6 urtarrila 2018 (UTC)
Esango nuke Espainiako Auzitegi Nazionaleko marka guztiak hausten ari direla euskal wikipediaren proiektu honetan. Wikilari bati buruzko irudipena dago, eta bozketa bat irekitzen da. Oso ondo. Begiratu ezazue zein diren ingelesezko wikipedian (Iñaki LL, zuk ondo ezagutzen duzu) horrelako prozesu bat irekitzeko irizpideak: objektiboak dira, ez arbitrarioak, ez subjektiboak, ez bozketa bidez erabakitzen direnak (portzierto, a ze demokrazia klase hemengoa, erabakiak lau katuren artean hartzen direnean): urtebeteko epea ediziorik gabe, KOMUNIKAZIOA dago, bi aldiz jakinarazten baitzaio inplikatuari. Enfin. Denok ezagutzen gara hemen: nik badakit zertaz dijoan hau, eta zuek ere badaukazue nire jardunaren berri. Eta azalpenik eman beharrik ez daukat: nik badakit, zuek bezainbeste, zeren haritik datorren hau guztia. Ondo gordeta dudan trumoien kaxa bat ireki nezake, baina ez da nire estiloa. n-garren aldiz erakutsi dit bizitzak, tamalez, zein den hemen denon leloa: ni ni naiz eta neure kartera. Bost axola niri admin eskumena, baina gauzak egiteko modua itsusia izan da guztiz. Admin eta bureaucrat moduan dimititzera noa txokoan, duintasun pixka bat oraindik geratzen zait eta. --Joxemai; (erantzunak) 16:43, 6 urtarrila 2018 (UTC)
Egunon denoi. Ni Joxemairekin bat nator bi puntutanː Zer da burokrata (edo administratzaile) inaktibo bat izatea? Nik behintzat urte bateko epea jarriko nuke eta gero berarekin zuzenean hitz egin. Denok dugu gure bizitza pertsonala eta edonor egon ahal daiteke hilabete batzuk ezer editatu gabe hainbeste arrazoien ondorioz.
Naiz eta wikipedian gehienbat meritokrazia saritu iraganak pisua izan beharko luke eta begibistakoa da Joxemaik izugarrizko lan eta ekarpenak egin dituela. Bestalde ni Txiki eta Joxemai ezberdinduko nituzke argi eta garbi. Izan ere Lankide:TXiKik 2015eko azarotik ez ditu ekarpenak egin, hau da, orain dela bi urte baino gehiago eta aldiz Joxemaik orain dela gutxi egin zituen azken ekarpenak eta behin esan nuen moduan "zigor" moduko bat iruditzen zait.
Badakit Joxemaik bere dimisioa aurkeztu duela eta jadanik bozkaketa honek sentsu askorik ez duela baina bestalde nire ikuspuntua idatzi nahi nuen. Ondo segi.-Oraina (eztabaida) 13:26, 7 urtarrila 2018 (UTC)
Botoa aldatu dut, ez du ezer aldatuko, baina sinbolikoa izan dadin. Hasieratik nire planteamendua teknikoa izan da, arazo praktiko bati konponbide bat ematea, Joxemaik EU WP utzita zeukalakoan. Bere komentarioa irakurrita, niri argi geratzen zait gauzak azkarregi egin direla, burokrata aldatzeko nahia lasai jakinarazi behar zitzaiola, eta elkarren asmoen berri izan. Iñaki LL (eztabaida) 21:51, 11 urtarrila 2018 (UTC)

Emaitza[aldatu iturburu kodea]

Inaktibo dauden bi burokratei eginkizun hori kentzea
  • Alde: 7
  • Aurka: 2
  • Zuri: 0
Theklani burokrata eginkizuna ematea
  • Alde: 7
  • Aurka: 0
  • Zuri: 0
Xabier Cañasi burokrata eginkizuna ematea
  • Alde: 6
  • Aurka: 0
  • Zuri: 1