Artikulu hau erdi-babestua dago. Erabiltzaile anonimoek ezin dute aldatu.

Leones

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Leonesa
Datu orokorrak
Lurralde eremua Espainia, Portugal
Hiztunak Jatorrizkoak: 25.000 lagun
Rankinga ez 100 mintzatuenen artean
Ofizialtasuna Gaztela eta Leónen onartuta
Eskualdea León, Zamora eta Bragantza (Mirandesa)
Hizkuntza familia
giza hizkuntzak
hizkuntza euroasiarrak
indoeuropar hizkuntzak
Italic languages
hizkuntza erromantzeak
Italo-Western languages
Western Romance languages
West Iberian languages
Astur-leones
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia SOV hizkuntza
Alfabetoa latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
Leon eta Zamorako probintzietako hizkuntza egoera. Gorriz, galiziera; marroiez, leonesaren zenbait hizkuntza-arrasto mantentzen diren ingurua.

Leonesa[1] (asturllionés, llionés, llengua llionesa)[2] astur-leonesaren mendebaldeko aldaera edo hizkuntza da. Ia hiztun guztiak elebidunak dira. Estimazioen arabera, 25.000 bat lagunek mintzatzen dute[3].

Sektore batzuek, Asturiasen batez ere, leonesa asturieraren aldaeratzat hartzen dute hizkuntza autonomotzat jo beharrean, eta asturlleonés occidental deritzote. Leonen, berriz, Conceyu Xoven ('bilera gaztea' euskaraz)[4] inguruko elkarteek[5] moduko sektore batzuek leonesa hizkuntza beregaintzat jotzen dute eta, horrela, asturieraren idaztarau estandarra erabili beharrean, leonesarentzako arau propioa defendatzen dute.

Bestalde, Leongo idazleek eta hizkuntzaren alorrean lan egiten duten elkarte kulturalek[6] Academia de la Llingua Asturianaren idaztarau estandarra erabiltzen dute, oro har.

Leonesa mintzatzen zen balizko lurraldeari Leongo Herria deitzen diote zenbait sektore erregionalistek.

Hiztunen geografia

Hiztunak Leongo iparralde, hegoalde eta mendebaldean, eta Zamorako mendebaldean (Sanabria, Benavente, Aliste, Sayago, eta Los Arribes) aurki daitezke. Hala ere, hiztun gehienak adinekoak dira. Salamancako Arribes eta Sierra de Gatako toponimian eta berbategian ere leonesaren arrastoak aurki daitezke.

Portugalgo Bragantza barrutian mintzatzen den mirandesak leonesarekin harreman estua du, nahiz eta idaztarau propioa duen eta portugesaren eragin handia izan.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren 38. arauan, 204. orrian, astur-leonesa aipatzen da. Eskuratze data: 2010-12-23
  2. leonesaretzat idaztarau propioa defendatzen dutenentzat: llïonés, llingua llïonesa
  3. Facendera pola Llengua-ren aldizkaria
  4. Conceyu Xoven
  5. El Toralín eta El Fueyu.
  6. Furmientu, Facendera pola Llengua, La Caleya, Faceira eta El Teixu.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leones Aldatu lotura Wikidatan