Joxan Artze

Joxean Artze» orritik birbideratua)
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Joxan Artze
Joxean Artze idazlea 2011n.jpg
Bizitza
Izen osoa Joxean Artze Agirre
Jaiotza Usurbil1939ko apirilaren 6a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntza euskara
Heriotza Usurbil2018ko urtarrilaren 12a (78 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, poeta eta musikaria
Lan nabarmenak Txoria txori
Jasotako sariak
Mugimendua Ez Dok Amairua
Musika instrumentua Txalaparta

Joxan Artze Agirre[1][2] zenbaitetan Joxean Artze[3], JosAnton edo Joxe Anton izenekin edo Hartzut eta Hartzabal ezizenekin ere ageri dena (Usurbil, Gipuzkoa, 1939ko apirilaren 6a - ib., 2018ko urtarrilaren 12a), euskal idazlea eta txalapartaria zen, Artze anaietako bat.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batxilerra amaitu ondoren Ingalaterrara joan zen, eta zenbait urtez Euskal Herritik kanpo bizi izan zen.

Harakin moduan lan egin ondoren, 1966an Euskal Kantagintza Berria mugimenduaren baitan Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen, Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondorekin batera besteak beste. Bere anaia Jesus Marirekin txalaparta jo zuen.

1969an, Ez Dok Amairu taldeko hainbat kiderekin Baga, Biga, Higa sentikaria prestatu zuen.

Horrez gain, ikus-entzunezko ekitaldiak ere prestatu izan zituen. 1974. urtean Ez Dok Amairu banandu eta berehala, Mikel Laboarekin, taldeko hainbat kiderekin bere anaiarekin musika, dantza eta poesia batzen zituen Ikimilikiliklik saioa prestatu zuen. 1976an Veneziako biurtekarian eman zuten. Luis de Pablorekin Zurezko Olerkia kontzertua antolatu zuen.

1977an Agustin Gonzalez Azilu musikariak J.A. Artzeren Arrano beltza poeman oinarritutako kantata konposatu zuen.

Mikel Laboaren abesti ezagunetako batzuen letrak idatzi ditu, hala nola; Txoria Txori, Gure Bazterrak, Ama hil zaigu eta Zaude lasai.[4]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artzeren poesia Usurbilgo elizan bere hiletan
  • Isturitzetik Tolosan barru (1969, Egilea editore)
  • Laino guztien azpitik, Jose Luis Zumetaren laguntzarekin. (1973, Egilea editore) (2. edizioa, Donostia: 2014, 3e edizioa.ISBN:978-84-942814-1-9)
  • Eta sasi guztien gainetik, Jose Luis Zumetaren laguntzarekin. (1973, Egilea editore) (2. edizioa, Donostia: 2014, 3e edizioa. ISBN:978-84-942814-0-2)
  • Bide bazterrean hi eta ni kantari] (1979, Egilea editore)
  • Ortzia lorez, lurra izarrez (1987, Elkar)
  • Gizon handia da mundua, eta mundu ttikia gizona (1988, Elkar)
  • Mundua gizonarentzat eginda da, baina ez gizona munduarentzat (1998, Zubi-Zurubi)
  • 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008,2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015,2016, 2017 urteroko HATSAREN POESIA olerki-liburu kolektiboan bere ekarpen poetikoa. Hatsa Elkartea. Senpere.
  • XX. mendeko poesia kaierak - J.A. Artze (2000, Susa): Koldo Izagirreren edizioa
  • Oihana auhenka (2001, Jazzle): Disko liburu kolektiboa
  • Bizitzaren atea dukegu heriotza (2013, Elkar).
  • Heriotzaren ataria dugu bizitza (2013, Elkar).
Joxan Artze gogoan Zumaiako KGD muraletan. Kartzeletako motxiladun umeak gogoan

Ikuskizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baga, biga, higa
  • Hitzez eta hotsez
  • Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona, (1983).
  • Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat, (1994).
  • Goñiko zalduna (1994, Jean Schwarz, Beñat Achiary eta Jesus Artzerekin)
  • Harria (Mixel Etxekopar, Beñat Achiary, Iñaki Perurena eta Inazio Perurenarekin)
  • Oihana auhenka (1999, Beñat Achiary, Mixel Etxekopar, Jose Bikondoa, Alfonso Gorosterazu eta Jesus bere anaiarekin)

Diskoak (musikari, konposatzaile edo ahots gisara)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ARZA ANAIAK: Txalaparta (7"ko Diskoa, 1968, Herri Gogoa-Edigsa)
  • HARZABAL: Harzabal (7"ko Diskoa - 33rpm, 1968, Columbia)
  • ARZA ANAIAK: Txalaparta ‘75 iraila (12"ko LPa, 1975, Cramps records)
  • AREA International POPular group: Maledetti (maudits) (12"ko LPa - CASSETTE, 1976, Cramps records)
  • A. GONZALEZ ACILU: Arrano beltza (12"ko LPa, 1977, Movieplay)
  • ASKOREN ARTEAN: Bai Euskarari jaialdia (12"ko LP bikoitza - CASSETTE bikoitza, 1978)
  • J.A. ARTZE HARTZABAL: Amodiozko baratzetan (CASSETTE-12"ko LPa, Ots - A.Egaña)
  • J.A. ARTZE HARTZABAL: Lizardi (CASSETTE-12"ko LPa, Ots - A.Egaña)
  • J.A. ARTZE HARTZABAL: Pedro Maria Otaño (12"ko LPa - CASETTE, 1980, Ots - A.Egaña)
  • J.A. ARTZE: Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona (12"ko LPa - CASSETTEA, 1988, Elkar)
  • BEÑAT ACHIARY: Arranoa (CDa, 1988, Ocora-Radio France, Paris)
  • AREA International POPular group: Maledetti (maudits) (CDa reedizioa, 1994, Cramps records)
  • J.A. ARTZE: Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona (CDa reedizioa, 1995, Elkar)
  • ASKOREN ARTEAN: Belarritik Bihotzera: pasarte aukeratuak. (CD bikoitza, 1996, Bibli Elkarte Batuak)
  • JOSANTON ARTZE: Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat (CDa, 1998, Eneixe)
  • MADDI OIHENART: Lürralde zilarra (CDa, 1998, Agorila)[5]
  • JEAN SCHWARZ: Goñi'ko Zalduna (CD bikoitza, 1998, Celia records)
  • JEAN SCHWARZ: Dilin dalan (CDa, 2000, Celia records, Frantzia)
  • AREA International POPular group: Maledetti (maudits) (12"ko LPa - CDa reedizioa, 2000, Akarma)
  • ARTZE, AXIARI, ETXEKOPAR, LÊ QUAN, LE PIEZ, BIKONDOA, ARTZE, GOROSTERAZU, BARBOFF: Oihana Ahuenka (CDa, 2001, Jazzle)
  • OIHENART, AROTZE, ETXEKOPAR, VISSLER: Arbaila (CDa, 2002, Kultulan diskak)
  • BITORIANO GANDIAGA: Elorri loratua (CD bikoitza, 2003, Keinu)
  • LUIS DE PABLO: Zurezko olerkia (CDa, 2003, Iberautor Promociones Culturales)
  • ASKOREN ARTEAN: Oteiza Jorgeri (CDa, 2004, Pamiela)
  • ASKOREN ARTEAN: Pais Basque kantuketan (CD bikoitza, 2003, Ocora-Radio France)
  • AXIARI, LOPEZ, EZKURRA: Avril (CDa, 2007, Langon)
  • HARZABAL: Harzabal (CD reedizioa, 2007, Pamiela phonogauzak)
  • ARZA ANAIAK: Txalaparta ‘75 iraila (CD reedizioa, 2007, Strange days records)
  • AREA International POPular group: Maledetti (maudits) (CD reedizioa, 2007, Strange days records)
  • JUAN MARI BELTRAN: Txalaparta (CDa, 2009, NO-CD records)
  • AREA International POPular group: Maledetti (maudits) (LP reedizioa, 2014, Cramps records - Sony Music)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   interaktiboa, 2011 iametza, Euskal Idazleen Elkartea, http://www.idazleak.eus/idazleak/idazlea.php?idazle_id=33. Noiz kontsultatua: 2018-01-15 .
  2.   literaturaren zubitegia - Joxan Artze,Hartzabal, http://zubitegia.armiarma.eus/?i=18. Noiz kontsultatua: 2018-01-15 .
  3. Ikus EIMAren Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  4. Félix Ibargutxi Otermin: «José Antonio Artze Agirre», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  5.   Berria.eus, «Zaharraz berri egin zuena», Berria, https://www.berria.eus/paperekoa/1878/028/001/2018-01-13/zaharraz_berri_egin_zuena.htm. Noiz kontsultatua: 2018-01-13 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]