Jose Maria Setien

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jose Maria Setien
Mons. Setién (30877902216).jpg
apezpiku

Bizitza
Jaiotza Hernani1928ko martxoaren 18a (89 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Jose Maria Setien Alberro (Hernani, Gipuzkoa, 1928ko martxoaren 18a) Erromatar Eliza Katolikoko apezpikua da, Donostiako elizbarrutiko apezpiku emeritua.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1944an, batxilergo ikasketak amaitu zituen Donostian, eta Gasteizko seminarioan sartu zen apaiz ikasketak egitera.

1951an presbitero ordenatu edo apaiztu zuten Donostiako Artzain Onaren katedralean.

Ondoren, Erromako Pontificia Università Gregorianan ere egon zen ikasketak osatzen. Bertan, Teologian lizentziatu eta Zuzenbide Kanonikoan doktoretza egin zuen.

1955ean, Teologia Moraleko irakasle eta arima zuzendari izan zen Gasteizko seminarioan. Halaber, Gasteizko Teologia fakultateko irakasle izendatua izan zen.

1960-1972. urteetan Salamancako unibertsitateko Teologia fakultatean katedradun eta dekano izan zen, zuzenbidea eta teologia irakatsiz. Garai berean, pastoraltzako bikario nagusi izendatua izan zen Santanderko elizbarrutian, eta helduen bokazioko El Salvador mintegiko erretore izan zen Salamancan. Aldi berean, Salamancako Colegio Hispanoamericanoko arima zuzendari izan zen.

1972ko irailean, Zama Minor-ko apezpiku tituludun izendatua izan zen, eta 1972ko urrian apezpiku egin zuten Donostiako Artzain Onaren katedralean. Apostolutza Sozialeko Apezpiku Batzarreko kide (1975-1978); Fede Dotrinarako Apezpiku Batzarreko kide (1975-1984) eta Apostolutza Sozialeko Apezpiku Batzarreko kide (1978-1984) izan da.

1979an, Donostiako apezpiku izendatua izan zen. Paulo VI.ak ordenatu zuen. Espainiako Apezpiku Batzarreko Batzorde Iraunkorreko eta Batzorde Betearazleko kide (1984-1989). Apostolutza Sozialeko Apezpiku Batzordeko lehendakaria eta Batzorde Iraunkorreko kide (1984-1989).

Hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu moral politikoari eta sozialari buruzkoak eta zuzenbide kanonikoari buruzkoak, bereziki.

1979. urteaz geroztik Donostiako Elizbarrutiko Gotzain izan ondoren, 2000. urteko urtarrilean uko egin zion karguari, eta beraren ordez Juan Maria Uriarte izendatu zuten gotzain.

Donostiako Elizbarrutiko buruzagitzan eman zituen urteetan kritika gogorrak jaso zituen sektore eta alderdi ez abertzaleen aldetik. Bere iritzi politiko asko eztabaidagarriak izan dira Espainiako hedabideetan.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Jacinto Argaia Goikoetxea
Donostiako apezpikua
1979 - 2000
Ondorengoa
Juan Maria Uriarte Goirizelaia